XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

indartu, adj. indar ad.-aren era perfektoa.

indartsu, adj. Indar handia duena. (Gizakiei eta animaliei buruz erabiltzen da berezk.). indarti.

Harri-jasotzaile indartsu hark.

indartze, iz. indar ad.-aren aditz-izena.

indibaba (Beharbada indaba hobeki). iz. (bizk.) Baberruna.

infernu, iz. (dial.) Ifernua.

ingira, ingiratu, ingiratzen, ingiratuko, da ad. (bizk. lgart.) Konpondu, moldatu.

Eta orain ingira hadi ahal duan moduan.

(bizk. dial.) Inguratu.

ingiratu, ad. -adj. ingira ad.-aren era perfektoa.

ingiratze, iz. ingira ad.-aren aditz-izena.

ingude, iz. Oinarri baten gainean finkatzen den burdina altzairatuzko masa gehienetan prismatikoa, bertan metalak eta berezki burdina lantzeko erabiltzen dena.

Mailu-kolpeek ingudea gogortzen duten bezala.

Ingudean landu.

inguma, iz. Tximeleta, pinpilinpauxa.

ingura, inguratu, inguratzen, inguratuko, du ad. Zerbait beste zerbaiten ingurune osoan gertatu edo ezarri; zerbaitek beste zerbaiten ingurune osoa hartu.

Hiria inguratzen duten harresietan.

Inguratu ninduten etsaiek erlek bezala.

Hesi ikusgarri batez inguratu zuen etxea.

Errautsez ingura daiteke nahi bada.

Argiz inguratua.

(da) ad. Kontseilari zuhurrez inguratu zen.

da ad. Hurbildu, alboratu.

Hara inguratzen nintzen bakoitzean.

Inguratzen zitzaion.

inguratu, adj. ingura ad.-aren era perfektoa.

inguratze, iz. ingura ad.-aren aditz-izena.

inguru, iz. Gauza baten ondoko unea eta berezk. alboko uneen multzoa. ik. ingurune, ingurumari (lgart.).

Hiriaren inguruan bizi zirenak.

Eibar eta inguruak.

Inguru osoan.

Ingurura begiratu.

Inguru hartan zirenak.

Inguruan zituen umeak.

Inguruko hauzoetan.

Hibaiaren ingurura heldu zenean.

Euskararen inguruan burutu diren ikerketak.

inguruka nola adb. Itzulika.

Inguruka dabil arranoa sarraskiaren gainean.

Itzulinguruak eginez.

Mintza hadi zuzen, ez inguruka.

(Gramatik kategoria finkatzeko eragozpenak). Gutxi gorabehera.

Hamaika t`erdiak inguruan gertatu zen.

Zortzi mila inguru bildu ziren.

ingurumari, iz. (lgart.) Ingurua, ingurunea.

(lgart.). Itzulingurua.

ingurune, iz. Zerbait inguratzen duten gauzen multzoa. ik. inguru, ingurumari (lgart.).

Herriaren ingurunean.